Zirkular Dendak-rekin ekipamendua berrerabiltzen hastea azkarra eta doakoa da. Hiru urrats besterik ez dituzu behar:
1. Sortu zure kontua
Sartu Nire kontua atalean eta erregistratu zure saltokiaren posta elektronikoarekin. Minutu batean prest izango duzu zure profila.
2. Argitaratu zure ekipamendua
Iragarkia argitaratu ataletik, igo zure produktuak argazkiekin, aukeratu kategoria eta udalerria eta adierazi zure harremanetarako datuak: telefonoa, posta elektronikoa edo WhatsApp.
3. Zurekin harremanetan jartzen dira
Zure produktuan interesa duena zuzenean jarriko da zurekin harremanetan, adierazi dituzun bideetatik. Adostu, eta kitto: bigarren bizitza bat eman diozue ekipamenduari.
Zalantzarik? Begiratu nola dabilen edo idatzi iezaguzu harremanetarako orritik.